S3lab-ek web orri berria estreinatzen du

S3lab-eko web orri ofizialak aurpegi aldaketa bat jaso du eta Interneten toki bat eskuratzeko helburuarekin, hainbat hizkuntzatan idatzitako blog bat kalearazi du.

NuevoBlog

Orain arte, gure jakintzan ondorioz egindako lana zabaltzeko era bakarra, aldizkari zientifikoen bitartez edo konferentzietako argitalpenetan idatzitako artikuluen bitartez bakarrik izan da. Gure lana edozeinek irakurtzeko asmoarekin, blog bat zabaldu dugu, gaur egun gure ezaguera hedatzeko tresnarik onena bait da eta.

Laborategiko kideen, eta kanpoko bazkide batzuen laguntzarekin, askorentzat ezezaguna den teknologiaren munduan barrentzen lagunduko dizugu, batez ere, ondoen dakigun munduan barneratuz (Segurtasunean, hizkuntza naturaleko prozesamenduan eta ekoizte-prozesuen optimizazioetan). Mundu akademikoan erabiltzen den lengoai zorrotza albo batera iztea da gure helburua, textu freskoak, dinamikoak eta ulerterrazak sortuz. Laster, gaztelaniaz, ingeleraz eta nola ez, euskeraz idatzitako artikuluak, tresna teknologikoak, aplikazioak edo eritzi-artikuluak irakurtzeko aukera izango dituzu.

S3Lab-taldearen izenean, gure blogera gonbidatzen zaitugu. Interesgarria gerta dakizula espero dugu.

Bestalde, gustatuko balitzaizu gure blogean parte hartzea, bai artikulu batekin edo zuk egindako aplikazio batekin, ez eduki inolako zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan.

Leave a Reply

Your email address will not be published.

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.